XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernika-Lumo-ko Uri ta uritarrak, nik aginduz daukadan Udal demokratiku onen bitartez, erri guztiai ta mundu osoari geure aotsa zuzentzen ausartzen gara geure euskal izkuntza aspaldiko maitean, gizon-gisa begiratu ezkero, negargarrizkoa dan urte-mugan.

Ango sarraskia, ango ilbearra!.

Erio, españarrak bultzatuta, bere uzta negargarria egiten ari zan uri santuan.

Picassoren margokia, Gernikan gertatuaren irudi epel bat besterik ezta.

Zertako berriz ere oroitu gertari deitoragarri oiek?.

Oraindik ere Gernikak darion garrean gure biotz otzituak berotzeko.

Ondo zekien bai etsaiak zertan ari zan Gernika erre zuenean.

Gernikarekin batera Euzkadi osoa ere erre nai zuten.

Baña erratu egin ziran.

Iñoiz baiño pizkorrago ari da euskal-gogoa bazter guztietan jeikitzen.

Or dator gure gaztedi berria buruak zut, eta ikurriñak goi.

Ez, Gernikako garrak ez dira oraindik itzali.

GERNIKA-LUMO-REN AGIRIA MUNDUARI BERA ZUZITUA IZAN ZAN 50'GARREN URTEURRENEAN.

Gernikak idazti ontan aitaturiko errauste ikaragarriaren 50-garren urte-mugan, orduko illak batez be gogora ekarri naita, bertoko Udaletxeak eta alkateak, urrengo agiri au, 1987 apirilak 9, ostegunez, DEIA-n argitara emona, bialdu eutson munduari:

Ba-dakigu Uri txiki bat gareana munduko besteen artean; berau, alan be, ospetsu egin izan dabe, naiko ospetsu, askatasun sozio-politikuek ikurra dan Zugatzak lenengo eta gero, aipamen triste ta negargarriz, gaur gogoratzen dogun bonbaketa anker-basatiak; ainbat gizon eta emakume errubakok euren aragian ixil-gordean eroandako bonbaketa gaiztoa, artean be oraindik bizi diranen bakeoiu lez illezkor egiña.